Zelaigane pentsioa Mendexako herriko plazan kokatuta dago, oinezko gune bihurtuta dagoen enparantzan. Bertan bakea eta lasaitasuna aurkituko duzu; era berean, bertako zerbitzuak goza ditzakezu; herriko bi tabernak, haurrentzako parkea, frontoia, Lekeitiora joateko autobus zerbitzua, ...
Mendexa, naturaren gordelekua den Lea-Artibaiko eremu xarmangarrian kokatuta dago. Bertan bisitariak, hondatza ederrak, itsas ertzeko kala txikiak, mendiak aurkituko ditu; eta multzo honetan sortzen diren panoramika zoragarriak begibistan izango ditu, bere barruak zabaldu eta sentsazio atseginez beteko direlarik.
Aktibitate eta ekintza zaleentzako, Mendexak eta bere inguru hurbilak aukera ederrak eskeintzen ditu, itsas kirolen artean, surf-a, piraguismoa, arrauna, stand up paddle, esaterako. Mendi kirolen artean, mendi martxak, oinezko ibilbideak, abentura parkea dira adibide. Guztia bisitariaren gozamenerako.
Bisita kulturalak egitea, tradizioak ezagutzea eta, gastronomía atsegin duzun horrek ere, eskeintza onak eta ugariak aurkituko dituzu, Lea-Artibai inguru paregabean dauden jatetxe ugarietan eta baita inguruko zerbitzu berezietan ere.
ZELAIGANE PENTSIOA
Herriko Plaza 1,
48289 Mendexa (Bizkaia) Enpresa Turistikoen Erregistro Zenbakia: HBI01169 Telefonoa: 946243215 Mobila-Whatsapp: 669779581 Email:info@zelaigane.eus
Apartamentu Berria Zelaigane Pentsioan, Ikusi Bideoa
Cookie-en Erabilera:
Zelaigane.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.